XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dossierra: Herri Baltikoak

Gobernuak asko tardatzen du lanpostu bat edo beste betetzeko beharrezkoa den hizkuntzaren ezagutza maila finkatzen

G: Zein hizkuntza erabiltzen da Parlamentuan eta Gobernuan?

E: Parlamentuak eta Gobernuak lituaniera baino ez dute erabiltzen.

Baita prentsaurrekoetan ere, non, nolabait esateko, kazetari errusiarrek parte hartzen duten.

Galderak errusieratik lituaniera itzultzen dira nahiz eta errusiera guztiek ulertzen duten.

G: Zein hizkuntzatan irakasten da Unibertsitatean?

Ikasgai ezberdinetarako testu libururik ba al dago?

Zer ikasten da oraindik errusieraz?

Zenbat liburu argitaratzen da lituanieraz?

E: Unibertsitatean lituanieraz irakasten da baina oraindik badaude 10 ikasletako taldeak fisika, matematika, ekonomia eta zuzenbidean.

Ikasturte honetatik aurrera ez da talde errusiar gehiagorik izango.

Baina hizkuntza eta literatura errusiarreko ikasleek errusieraz ikasten jarraituko dute.

Aurten talde hori 15 ikasletakoa izango da.

Etorkizuneko ikasleei zuzenduriko Universitas Vilnensis aldizkariko 1992.01.22ko zenbakiak, zera dio:

Ez dugu pentsatu behar errusiar filologiako jakitunak ez zaizkiola beharrezkoak izango Lituaniari.

Aldatzen den gauza bakarra bere statusa da; eskola sekundarioetan irakasten den hizkuntz atzerritarretako bat izatera pasa da eta komunikazio politiko, ekonomiko eta kulturalerako hizkuntza gisa funtzionatuko du.

Aurten hizkuntza hori ikasiko dutenek poloniera aukeratu ahalko dute espezializazio bezala.

G: Zein hizkuntzatan funtzionatzen dute irratiak eta telebistak?

Irrati lituaniarrean egunero eta guztira ordu bat eta 40 minutuko saioak egoten dira errusieraz, ordu eta 10 minutu polonieraz, 10 minutu bielorrusieraz, 10 minutu tartarieraz eta beste 10 minutu ukranieraz.

Gainera Moskutik 2 saio entzun daiteke.

Telebistak astelehenetik ostiralera 10 minutuko emankizunak eskaintzen ditu errusieraz eta 10 minutu polonieraz.

Larunbata eta igandean 60 minutu errusieraz eta beste horrenbeste polonieraz.

Moskuko telebistako bi programa ikus daitezke eta beste bat Varsoviakoa.

Itzultzailea: Lurdes Rada